Gailuaren informazioa ezartzea

Gailuan instalatutako aukerak ezartzeko prozedurak eta gailuaren funtzio esklusiboak erabilgarri egiteko modua azaltzen dira hemen. Lehenbizi, inprimagailu-modeloarekin bat datorren konfigurazio-profila aplikatu behar diozu kontrolatzaileari eta, ondoren, [Gailuaren ezarpenak] orriko ezarpenak aldatu behar dituzu. Jarraian, ezarri gailuaren funtzioen eta aukeren informazioa. Halaber, gailuaren informazioa lortzeko funtzioa erabili ahal baduzu, gailuaren funtzioen eta aukeren informazioa automatikoki ezar dezakezu.
Jarraian azaltzen diren egoeren arabera, hurrengo urratsak eman ditzakezu:
Instalatzailea sare-konexio batekin erabili baduzu instalazioa egiteko:
Normalean, instalazioa egitean, gailuaren informazioa biltzen da eta konfigurazio-profila zein gailuaren funtzioen eta aukeren informazioa automatikoki ezartzen dira. Hurrengo prozedurari jarraituz, ziurtatu inprimagailu-modeloarekin bat datorren konfigurazio-profila aplikatzen dela eta [Gailuaren informazioa] aukera [Auto.] gisa ezartzen dela.
Instalatzailea USB konexio batekin erabili baduzu instalazioa egiteko:
Instalazioa egitean, inprimagailu-modeloari dagokion konfigurazio-profila ezartzen da automatikoki. Kontuan izan gailuaren informazioa lortzeko funtzioa ez dela onartzen USB inguruneetan. Hurrengo prozedurari jarraituz, ziurtatu inprimagailu-modeloarekin bat datorren konfigurazio-profila aplikatzen dela eta ezarri gailuaren funtzioen eta aukeren informazioa eskuz.
Ez baduzu lortu gailuaren informazioa instalazioan edo ezin badituzu erabili gailuaren funtzioak eta aukerak:
Hurrengo prozedurari jarraituz, ezarri konfigurazio-profila zein gailuaren funtzioen eta aukeren informazioa automatikoki edo eskuz.
Gailuan aukeraren bat gehitu baduzu:
Hurrengo prozedurari jarraituz, ziurtatu inprimagailu-modeloarekin bat datorren konfigurazio-profila aplikatzen dela eta ezarri gehitutako aukera automatikoki edo eskuz.
Erabiltzen ari zaren inprimagailu-modeloa aldatzen baduzu:
Ataka aldatu ostean, ezarri konfigurazio-profila zein gailuaren funtzioen eta aukeren informazioa automatikoki edo eskuz, hurrengo prozedurari jarraituz.

Eskakizunak

Berretsi hurrengo baldintzak betetzen direla eta ziurtatu prestaketa guztiak egin dituzula.
Gailuko ezarpenak
Gailua WSD atakaren bidez konektatuta badago, [Erabili WSD arakatzea] dagoeneko aktibatuta dago.
Gailua TCP/IP ataka estandarra zehaztuta konektatuta badago, [Eskuratu inprimagailuaren kudeaketa-info. ostalaritik] dagoeneko aktibatuta dago.
Xehetasunak lortzeko, irakurri gailuaren eskuliburua.
Ordenagailua abiaraztean, hasi saioa kide gisa Administrators aukeran.
Erabiltzen ari zaren inprimagailu-modeloa aldatzen baduzu: Ataka aldatzea

Prozedura

1.
Bistaratu [Gailuak eta inprimagailuak] Windows-en [Kontrol-panela] aukeran.
2.
Sakatu eskuineko botoiarekin ezarri behar duzun gailuaren ikonoa → hautatu [Inprimagailuaren propietateak] bistaratutako menuan.
Kontrolatzailea hainbat gailu modelorekin erabiltzen ari bazara, hautatu ezarriko duzun modeloa [Inprimagailuaren propietateak] hautatu ostean.
3.
Bistaratu [Gailuaren ezarpenak] orria.
4.
Egiaztatu konfigurazio-profila egokia den erabiltzen ari zaren gailurako → ez bada bateragarria inprimagailu-modeloarekin, sakatu [Aldatu].
Inprimagailu-modeloarekin bat datorren konfigurazio-profila ezartzen baduzu, joan 6. urratsera.
GARRANTZITSUA
Erabiltzen ari zaren gailurako egokia ez den konfigurazio-profil bat hautatu baduzu, baliteke gailuaren informazioa ezin aplikatzea eta gailuko zenbait funtzio erabilgarri ez egotea. Hautatu konfigurazio-profil egokia behar dituzun ezarpenak bistaratzeko [Gailuaren ezarpenak] orrian. [Gailuaren ezarpenak] orrian bistaratzen ez diren ezarpenei ez zaie aplikatuko lortutako gailuaren informazioa.
5.
Hautatu [Hautatu zure gailurako egokia den konfigurazio-profila automatikoki] → sakatu [Ados].
Gailua deskonektatuta badago edo konfigurazio-profila eskuz hautatu behar baduzu, hautatu [Hautatu eskuz] → hautatu konfigurazio-profil bat [Konfigurazio-profila] aukeratik → sakatu [Ados].
6.
Berretsi [Gailuaren informazioa] aukera [Auto.] gisa ezarri duzula → sakatu [Ados].
[Gailuaren informazioa] aukera [Auto.] gisa ezarri baduzu, gailuaren informazioa lortzen da eta bere funtzioen eta aukeren informazioa automatikoki ezartzen da.
Aukeraren bat edo antzeko edukiak gehitu ostean gailuaren informazioa berriro lortu nahi baduzu, sakatu [] (Berreskuratu gailuaren egoeraren informazioa).
[Gailuaren informazioa] aukera [Eskuzko ezarpenak] gisa ezartzen baduzu, gailuaren informazioa ez da lortuko. Gailuari esleitutako aukerak eta honek onartzen dituen funtzioak eskuz ezarri beharko dituzu.
OHARRA
Gailuaren informazioa lortzeko funtzioa erabili arren, gailuaren hainbat informazio eskuz ezarri beharko duzu. Xehetasun gehiago lortzeko, irakurri gailuaren funtzio-ezarpenei buruzko azalpena.
Hurrengo kasuetan, baliteke gailuaren zenbait informazio ezin lortzea. Horrela bada, ezarri ezarpenak eskuz.
USB konexioa erabiltzean
Gailuaren informazioa lortu ezin duen gailu edo ataka bat erabiltzen ari zarenean
Konfigurazio-profila [Oinarrizko ezarpenak (Bateragarria)] gisa ezartzean, ezin duzu lortu gailuaren informazioa. Horiek horrela, ezarri aukerak eskuz.
Gailuaren informazio-ezarpenak esporta eta gorde ditzakezu [Gailuaren ezarpenak] orrian, konfigurazio-profil gisa. Esportatutako konfigurazio-profila inportatzen baduzu, gailuaren informazio osoa berehala ezar dezakezu.

Erlazionatutako gaiak